Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu dituzte gaur Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2018ko ira. 11a, 20:37

Frankismoa sufritu zuten lagunak eta errepresioaren kontra borrokatu ziren emakumeak omendu dituzte gaur Berrizen.

Azken urteetan lez, frankismoa sufritu zuten lagunak gogoan izan dituzte gaur Berrizen. Gainera, egia justizia eta erreparazioa aldarrikatu dituzte. 

Horrez gain, aurten, modu anonimoan errepresioaren kontra borrokatu ziren eta euren ideia eta familiak defendatu zituzten emakumeak ere gogoan izan dituzte. "Emakume hauek inongo aitorpenik jaso gabe joan ziren eta berandu bada ere gure esker ona eskaini nahi diegu bihotzez guztiei", esan dute Berriz 1936 elkarteko kideek. Gainera, matxismoaren eta patriarkatuaren kontrako borrokagaz batera bat egin gura dutela adierazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!