EAJk "jai gunearen erditik" trafikoa pasatzeko erabakia hartu izana kritikatu du EH Bilduk Berrizen

Jone Guenetxea 2018ko eka. 23a, 08:58

Berrizko EH Bilduk prentsa oharrean azaldu duenez, Berrizko gobernu taldeak alkatetza dekretuz erabakia hartuta, Iturritza kaleko errail bat irekita egongo da jaietan. "Hau da, jai gune erdi-erditik pasatuko da trafikoa, txosnak eta barrakak dauden tokitik alegia. Gune honek beti iraun du itxita jaietan orain arte", azaldu du ezker abertzaleak.

Gaineratu dutenez, "arduragabekeri bat iruditzen zaigu, eta guk ez dugu asumituko ezta elkarbanatuko erabaki hau, gure ustez zonalde honetan autoak eta autobusak edukitzea arrisku handia dakar". EAJren gobernu taldeak rabakia hartzerakoak "galdetu ere ez" egin izana kritikatu du oposizioko alderdiak. "Bagenituen proposatzeko alternatibak, baina ez digute betarik eman", dio ezker abertzaleak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!