Berrizko Institutuko agenda diseinatzeko lehiaketa Maite Roblesek irabazi du

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 11a, 14:58

Datorren ikasturtean DBHko ikasleek erabiliko duten agendaren diseinu lehiaketa Maite Roblesek irabazi du.

Maite Roblesek institutuko agendaren aurreko eta atzeko orriak diseinatzeko lehiaketa irabazi du. Roblesek Berrizko denda edo jatetxeetan gastatzeko 100 euroko bonoa irabazi du.

Bigarren saria, Nahikeri Yachun Alvarezek irabazi du, 75 euroko bonoa; eta hirrugarren saria, berriz, Eneko Garitagoitia eta Yeron Dominguezi eman diote. Bono horiekin, bide batez, Berrizko merkataritza bultzatzeko helburua dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!