Azterketa garairako ikasgela berri bat egokitu dute Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2018ko mai. 24a, 15:26

Berrizko Udaletik jakitera eman dutenez, bigarren batxillergoko ikasleei edo nagusiagoei bideratuta egongo da anbulategi zaharrean kokatuta dagoen ikasgela.

Berrizko Udalak udal liburutegiaren ordutegia luzatu du azterketa garairako. Udaletik jakitera eman dutenez, bigarren batxillergoko ikasleei edo nagusiagoei bideratuta egongo da anbulategi zaharrean kokatuta dagoen ikasgela.

Ikasgela hau astelehenetik ostegunera 15:00etatik 00:00etara eta ostiraletan 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 00:00etara egongo da zabalaik. Asteburuetan ere irekiko dute 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.

Horrez gain, Berrizko Kultur Etxeko betiko liburutegi zerbitzua ere egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!