Mery elefantearen eta idi parearen arteko desafioa

Jone Guenetxea 2018ko mai. 4a, 16:00

Eduardo Urzelai berriztarrak Mery elefantearen eta Benigno Azpitarte Antzuaren idi parearen arteko desafioa antolatu zuen 1963ko ekainaren 2an, Berrizko probalekuan.

Bilboko Casillan zegoen Circo Milaneko elefantea zen Mery. 55 urteko animalia zen, “munduko elefanterik handiena”, La Gaceta del Norten irakur zitekeenez. Urzelai Bilbora joan zen eta zirkuko jabeari desafioa bota zion. “Proba egitearren 25.000 pezeta ordainduko nizkiola eta sarreretan ateratzen zen dirua, gastu guztiak ordaindutakoan, nik zuzentzen nuen elkarterako izango zela esanez konbentzitu nuen”, azaldu zuen Urzelaik ERAZen egindako elkarrizketan. Antzuaren idiek erraz irabazi zioten elefanteari. Entzute handiko desafioa izan zen, NODOa ere bertan izan zen ekitaldia grabatzen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!