Orlan Isoird izango da hirugarrenez EAJren Berrizko alkategaia

Maialen Zuazubiskar 2018ko mar. 15a, 16:20

EAJren Uri Buru Batzarrak adierazi duenez Orlan Isoird izango da EAJren Berrizko alkategaia hurrengo hauteskundeetan.

Datorren Udal hauteskundeetako Berrizko EAJren zerrendaburua da Orlan Isoird. 2011az geroztik Berrizko EAJren zerrendaburua den Isoirdek oraindik "asko" duela egiteko adierazi du. “Azken urteotan
ibilbidearen zati bat egin dugu, baina oraindik hainbat proiektu geratzen zaizkigu Berrizek bere herritarren bizitza kalitatea hobetzen jarrai dezan. Jardun horretan inbertzitzen jarraituko dugu gure lana eta agintaldi honetan geratzen zaigun denbora eta, herritargoak gure proiektua aukeratzen badu, bide beretik
jarraituko dugu”, aitortu du Isoirdek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!