AP-8an, Berriz parean, auto batek su hartu du, baina ez du zauriturik eragin

Anboto 2018ko ots. 25a, 14:33

Bilborako noranzkoan eskumako erreia itxi behar izan dute garabiak kiskalitako auto erretiratu duen arte.

14:00 inguruan auto batek su hartu du matxura baten ondorioz AP-8an, Berriz parean. Bide ertzean geratu da eta suhiltzaileak bertaratu dira. Garabiak autoa erretiratu bitartean eskumako erreia itxi dute Bilborako noranzkoan. Autoa erabat kiskalita geratu dela informatu dute Ertzaintzako iturriek. Gertaerak ez du zauriturik eragin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!