Berrizko memoria historikoa berreskuratzeko hitzaldia egingo dute, bihar

Maialen Zuazubiskar 2017ko abe. 12a, 14:30

Oka kultur elkarteak antolatutako berbardia 19:00etan hasiko da.

Berrizko memoria historika berreskuratu asmoz hitzaldia egingo dute, bihar, Oka kultur elkarteak antolatuta. 19:00etan Kultur Etxean hasiko den hitzaldian, Xabier Amuriza eta Iñaki Egaña (Euskal memoriako kidea) izango dira. Moderatzaile lanetan, berriz, Lorena Egidazu arituko da.

Oka kultur elkartetik jakitera eman dutenez, berbaldian hainbat kontutaz arituko dira: Xabier Amurizaren kartzelan egon zenekoaz edo Jose Ramon Asua hilda agertu zenekoaz, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!