Euskararen eguneko egitarauaren barruan Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen emanaldia egongo da, azaroaren 24an, Berrizen. 17:00etan hasiko den ikuskizuna Olakuetako frontoian izango da.Pailazoek barikuan Borobila ikuskizuna eskainiko dute, eta aurrez sarrerak hartzeko aukera egongo da.
Bestalde, abenduaren 2an haurrentzako “ENE Kantak” ikuskizunarekin gozatzeko aukera egongo da Berrizen, 16:30ean eta 18:30ean. Abenduaren 3rako, berriz, bertso saioa antolatu dute. Berrizko saioan Miren Amuriza, Igor Elortza, Andoni Egaña eta Jone Uria izango dira.
Euskararen egunaren harira antolatutako egitarauari abenduaren 10ean emango diote amaiera Ez dok hiru antzerki emanaldiarekin.