Gaurtik aurrera, hiru eta zortzi urte bitarteko umeak beraien gurasoekin eskola ondoko parkean batuko dira euskaraz hitz egin eta jolasteko. Gaur, 16:15etan batuko dira.
Hurrengo hitzorduak, hilaren 26an eta azaroaren 2an, 16:15etik 17:15era izango direla jakitera eman du Berrizko Udaleko euskara zerbitzuak.
Horrez gain, ‘euskaraz jolas eta solas’ ekimenean parte-hartu gura duten familiei aurrez izenik ez dutela eman behar adierazi diete.