'Izan eredu' kanpaina martxan jarri dute Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 27a, 12:26

Hizkuntza transmisioari garrantzia emateko kanpaina martxan jarri dute Berrizen.

Kurtso hasierarekin batera 'Izan eredu' kanpaina martxan jarri berri dute Berrizen. Udaletik adierazi dutenez, etxeko gazteenek gurasoengandik ikasten dute, beraz, gurasoei euskara erabiltzearen garrantziaz ohartzeko eskatu diete.

Kanpaina honen berri eskolako gurasoen batzarretan, kultur etxean, udalaren web orrian emango dutela jakitera eman dute.

Bestalde, ume elebidunen gurasoei 'hizkuntzen munduan gozatuz' gida banatuko dietela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!