Frankismoko biktimak omendu dituzte Berrizen

I.E./M.Z. 2017ko ira. 11a, 20:19

Frankismoan hildako eta errepresialitutako berriztarrak gogoan hartu dituzte, gaur, Berrizen. 1936an indar frankistek Felipe Urtiaga alkatea eta Jose Agirre, Gregorio Urkijo, Fermin Aranguren eta Agustin Milikua herritarrak fusilatu ondoren, gaurko eguna, lagun horiek eta, oro har, frankismoa sufritu zutenak omentzeko baliatzen dute.

Aurten, gainera, frankismoa sufritu zuten lagunak omentzeaz gain, ekitaldian munduko errefuxiatuak gogoan izan dituzte, eta Berrizko Kultur Etxean 'Gu ere errefuxiatuak izan ginen’ erakusketa jarri dute ikusgai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!