2017/09/11 18:00 - 20:30

Frankismoko biktimei omenaldia

Frankismoko biktimei omenaldia
Felipe Urtiaga enparantzan, Berriz

Berrizko herriak 1936ko estatu kolpe faxistari aurre egitearren fusilatutako, kartzelan edo frentean hildako, zein biktima izandako berriztar guztiak oroitu eta goretsiko ditu ekitaldian.

18:00etan, Kereilarako testigantzak entregatzeko ekitaldia. Ondoren, dantzariak, musikariak eta lore eskaintza.

Jarraian, Gu ere errefuxiatuak izan ginen erakusketaren aurkezpena eta inaugurazioa, Kultur Etxean. Historia zati bat antzeztua, eta Ama, nora goaz? dokumentalaren emanaldia.

Amaitzeko, aperitiboa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!