152.000 euroko aurrekontua izan dute lanek, eta Eusko Jaurlaritzatik jasotako diru-laguntzagaz —84.530 euro— eta iazko soberakineko diruagaz —67.000 euro— ordaindu dituztela jakitera eman du Berrizko Udalak.
Hirugarren fase honetan egindako lanekin eskolako gimnasioko aldagelak konpondu dituztela, eraikinetan mantentze-lanak egiteko segurtasun neurriak jarri dituztela eta ikastetxeko eraginkortasun energetikoa hobetze aldera zuzendaritzako aroztegia aldatu dutela jakitera eman dute gobernu taldeko kideek prentsa ohar bidez.