Diru-laguntzak Berrizen euskara sustatzeagatik

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 28a, 10:18

Berrizko Udalak, herrian euskara sustatzeko asmoz, diru-laguntzak emango dizkie herritarren euskarazko ekoizpenei, eta baita herriko komertzioetako errotulu eta webguneak euskaraz jartzen dituztenei ere.

Horrez gain, ikasturtean zehar euskara ikasteagatik ere laguntzak emango dituzte.  Azken bilkuran jakitera eman zutenez, Euskara Sailak bideratzen dituen diru-laguntzetarako 13.500 euro emango dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!