Pinu-beldarraren larbak kontrolatu gura dituzte

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 13a, 10:30

Sasoi honetan pinu-beldarraren larbak ugaritu egiten direla ikusita, Berrizko Udalak larba hauek kontrolatzeko sistema berri bat jarri du martxan.

Udalak jakitera eman duenez, herriguneko oinez bide inguruetan dauden udal jabekuntzako pinuetan jarri du martxan sistema berria, eta honen helburua pinuetako larbak ez hedatzea da.

Sistema berezia
Berrizko Udalak adierazi duenez, pinuei hesi fisiko bat sortzen duen eraztun bat  jarri diete. Horrela, sistemak pinu-beldarraren larbak harrapatzen ditu enborretik behera doazenean.

Behin larbak hesira helduta  larbak poltsa batean harrapatuta gelditzen direla jakitera eman dute.
Martxan jarri duten sistema berri hau “erangikorra” dela eta ingurumenari dagokionez “begirunetsua” dela adierazi dute Berrizko Udaleko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!