Herriko merkatariek barikuan hasiko dute aukera azoka

Maialen Zuazubiskar 2017ko ots. 8a, 16:00

Berrizko pilotalekua merkatu bihurtuko da bariku arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Barikuan eta zapatuan aukera azoka egingo dute bertan BME Berrizko Merkatari Elkarteko kideek. Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara egongo dira beherapenak Olakuetako frontoian. Horrez gain, barikuan, 17:00etatik 19:00etara umeentzako tailerrak egingo dituzte eta zapatuan, 17:00etatik 20:00etara ludoteka egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!