Kearen eraginez sutearen beldurra sortu da Berrizen

Anboto 2017ko ots. 1a, 17:18

Ertzaintzak jakitera eman duenez, Iturritza kaleko lokal bateko haize hodi batek alarma faltsua piztu du Berrizen.

Haize hodia apurtu eta lokal honen gainean dauden etxebitzak kez bete omen dira. Orduan, bizilagunek beldurtuta suhiltzaileei deitu diete eta hauek surik ez dela egon baieztatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!