“Gobernu taldeak ez gaitu kontuan hartzen”, salatu du EH Bilduk

Anboto 2017ko urt. 19a, 11:15

Atzo egindako bilkuran, gobernu taldeak kontuan hartzen ez dituela salatu, eta protesta egiteko asmoz udalbatzan parterik ez hartzea erabaki zuten EH Bilduko kideek.

Oposizioaren hitzetan, “EAJko kideak ezkutuan dabiltza eta traba modura hartzen gaituzte”. EH Bilduko zinegotziek aitortu zutenez, ulertzen dute beti adostasun batera heltzea ezinezkoa dela, baina “aintzat ere ez hartzea” ez dutela onartuko adierazi zuten. “Berrizko zati handi bat ordezkatzen dugu, eta haiek ere errespetuz tratatuak izatea merezi dute”, gaineratu zuten bilkura utzi aurretik.

EAJren erantzuna
Gobernu taldeak, berriz, horrelako egoera bat bizitzea inori ez zaiola gustatzen esan zuen, baina, hala ere, "iritzi guztiak errespetagarriak" direla onartu zuen. Hala ere, oposizioak politika beste era batera ulertzen duela azpimarratu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!