Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ikastaro hauek lau urtetik sei urtera bitarteko haurrei zuzenduta daude. Eta bertan, euskaraz dakiten zein ez dakiten familiek parte hartu dezakete. Euskaldunekin saio osoa euskaraz egingo dute, eta ez euskaldunekin, berriz, tartekatu egingo dituzte hizkuntzak.
Irakurketa familiengana hurbiltzea helburu duen proiektua otsailaren 4an, goizeko 12:15ean hasiko da, eta hiru hilabetez, zortzi zapatutan burutuko dute.
Izena eman gura duenak, euskara@berriz.eus helbidera idatzita edo 94 682 40 36 telefonora deituta egin dezake.