Berrizko pilota txapelketan finalak jokatuko dituzte

Anboto 2017ko urt. 13a, 12:00

Berrizko San Antonio pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur, 21:00etatik aurrera. Lehen mailako finalean Asier Berasaluzek eta Luken Barrainkuak Ibai Gerenabarrenaren eta Gorka Otaduyren kontra jokatuko dute. 

Aurretik beste maila bitako finalak jokatuko dituzte. Bigarren mailakoan Angiozar-Urbieta eta Arberas-Martinez bikoteen artean dago txapelduna. Hirugarren mailako finala Alberdi-Eguren eta Agirrebeitia-Uribe bikoteek jokatuko dute.

Omenaldia
Gaurko jaialdia Felix eta Juanito Uribarri anaiak omentzeko  ere baliatuko dute antolatzaileek. Izan ere, urte asko eman dituzte biek Oizpe pilota elkarteko gazteak entrenatzen, eta egindako lan hori eskertu gura diete omenaldia eginda.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!