34 urteko emakume bat zauritu da AP-8an Berrizen gertatutako istripuan

Anboto 2017ko urt. 4a, 20:12

Argazkia: @bomberosbizkaia

Arratsaldeko 16:00etan gertatu da istripua, AP-8an, Berriz eta Zaldibar artean, Donostiarako noranzkoan. Ertzaintzak azaldu duenez, Mini Cooper markako autoa errepidetik irten da eta ortu batzuetara jausi da. Gidaria, 34 urteko emakumea Mendaroko Ospitalera eraman dute zauri arinekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!