Dispertsioari amaiera eman gura dio Berrizko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2016ko abe. 23a, 10:30

Urruntze eta sakabanatze politikei amaiera emateko asmoz, Etxerat elkarteak aurkeztutako mozioagaz bat egin dute EAJko eta EH Bilduko zinegotziek.

Aste honetan egindako bilkuran udalak dispertsio politikaren eta urruntzearen berehalako desaktibazioa eskatu zuen, “senide gehiago errepideetan kaltetu ez daitezen”. Bestalde, udalbatzarrak “pertsona guztien giza eskubideen errespetua” exijitu zuen, eta akordio hau Frantziako eta Espainiako gobernuei eta Espetxe Erakundeetako arduradunei helaraziko dietela jakinarazi zuten.

Horrez gain, EH Bilduko kideek dei egin zieten berriztarrei, bi asterik behin Urtiaga Plazan egiten duten kontzentrazioetan parte hartzeko, eta abenduaren 31n 12:30ean Berrizen egingo duten kontzentrazioagaz  eta urtarrilaren 14an 17:30ean Bilbon egingo den manifestazioagaz bat egiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!