Berrizko Udala saritu dute euskararekiko duen konpromisoagatik

Maialen Zuazubiskar 2016ko abe. 21a, 11:47

Begoña Madariaga eta Orlan Isoird

Eusko Jaurlaritzak Zilarrezko Bikain ziurtagiria eman dio Berrizko Udalari.

Euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketaren kalitatea aitortzen duen ziurtagaria jaso dute Berrizen. Udaletxean, kiroldegian eta Kultur Etxean puntu hauek (erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo harremanak, barne harremanak eta hizkuntza kudeaketa) aztertu ondoren jaso dute ziurtagiria. 

"Zilarrezko ziurtagiri honek egindako bidea luzea dela erakusten badu ere, oraindik zer hobetu dagoela badakigu. Hala ere, eskerrak eman gura dizkiegu, langile, zinegotzi, arduradun politiko, euskara batzorde eta aholku batzordeko kideei", adierazi du Orlan Isoird alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!