Europar Batasunaren migrazio politikak gaitzestuko dituzte Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2016ko abe. 8a, 10:30

Abenduaren 10a Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, Europar Batasuneko migrazio politikak publikoki gaitzesteko deia egin dute Berrizen.

Giza Eskubideen alde egiteko egitarau zabala antolatu dute, Berrizen. Zapatuan, eguerdiko 12:00etan, Europako migrazio-politikaren kontra kontzentrazioa eta ibilaldia deitu dute, Urtiaga plazatik hasi eta udaletxeraino. Domekan, berriz, Kultur Etxean La Zanja antzerki ikuskizuna egongo da, 19:00etan,  eta martitzenean, 18:30ean, errefuxiatuen egoera aztertuko dute, CEAR-Euskadiren eskutik.

Horrez gain, Berrizko Udalak jakitera eman duenez, berriztarrentzat ez da pertsona ilegalik existitzen eta Europak gaur egun gerretan daukan parte hartzea kondenatzen dutela adierazi dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!