Euskararen Eguna

Bertso saioa eta umeentzako jolas musikatuak asteburuan Berrizen

Anboto 2016ko abe. 1a, 09:43

Abenduaren 3an Euskararen Eguna dela-eta, egitarau zabala antolatu dute astebururako Berrizen.

Berrizen Euskaraz Nahiago! lelopean egitarau zabala izango dute herritarrek abenduaren 3an eta 4an. Zapatuko egitaraua arratsaldeko 17:00etan hasiko da ekintza ezberdinekin. Alde batetik, helduek, kafe-solasaldia izango dute Olakueta plazan. Haur eta gazteek,  berriz, jolasak izango dituzte.

Ondoren, 18:30etik 20:00etara jolas musikatuak egongo dira, Txantxariak taldearen eskutik. Eta honek irauten duen bitartean, Euskaraz Nahiago! photocall-a jarriko dute herritar guztiek argazkiak atera ditzazten. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, partehartzaileen artean, kamisetak, biserak... zozketatuko dituzte. Egunari amaiera emateko, Ertza taldeak, dantza saioa eskainiko du Kultur Etxean, 20:00etan.

Abenduaren 4an, berriz, Josu Goikoetxeak gaiak jarrita, Miren Amurizak, Uxue Alberdik, Andoni Egañak eta Unai Iturriagak saioa eskainiko dute, 12:30ean, Kultur Etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!