Prentsa oharrean jakinetara eman dutenez, langileek duela zortzi urtetik lan baldintzak izoztuak dituzte.
Gainera, langileen ordezkariek duela zortzi urte sinatutako ituna langile berriei ez zaiela ezarri salatu dute.
ELA sindikatuak bialdutako oharrean azaltzen denez, langileen soldatak “kostata” iristen dira 1000 eurora eta horrek lankideen arteko “diskriminazioa” dakarrela aitortu dute.
Bestalde, langileek jakinarazi dutenez, enpresarekin negoziazio bat hasi nahian, langileek asanbladan lan hitzarmen proposamen bat egin zuten, ondoren hau, enpresari eman eta eztabaidatzeko. “Bi hilabetez izan dute gure proposamena blokeatuta”, salatu dute langileek. Eta hori horrela, “lankideen arteko konpomezua eta elkartasuna izateko asmoz”, mobilizazioak egiten hasi direla jakinarazi dute.