Taldea asteon martxan jarri den arren, orain hilabete batzuk hasi zen sortzen. “Xabier Amurizari omenaldia egiteko asmoz hainbat berriztar elkartzen hasi ondoren, herritarrek taldetxo bat sortzeko nahia azaldu zuten”, aitortu du Eneritz Gorritxategi trikitilariak.
Beraz, herri mugimendutik sortu den taldea eratzea erabaki zuten. Ondo pasatu eta euskaraz abesteko gogoz dauden herritarrei taldera batzeko deia egin die Gorritxategik.