Berrizko udalak,atzo, datorren urteko aurrekontuentan berdintasun-partida handitzeko konpromisoa hartu zuen,EH Bilduk aurkeztutako mozioa, gehiengo osoz onartuta.
Horrez gain, talde feminista eta emakumeekin elkarlanean, prebentzioko udal/lurralde-plan integrala garatuko dutela eta eraso matxisten kontrako protokoloa indartuko dutela adierazi zuten. Bestalde, borroka feministaren alde hartu duten konpromisoa berresten dutela onartu zuten.
Gainera, EH Bilduko kideek emakumeen kontrako indarkeria mota guztien aurka daudela eta, hori ez ezik, indarkeria sorrarazten duten eragile guztien aurka ere badaudela esan zuten udalbatzarrean. Horrez gain, "bizitza aske, seguru eta burujabeak" eraikitzearen alde egingo dutela.