Igogailuak jarri edo berrizten dituztenentzat laguntzak Berrizen

Anboto 2016ko aza. 10a, 14:46

Berrizko Udalak aho batez onartu zuen 45.000 euro bideratzea igogailuak jarri edo berrizteko.

Atzoko udalbatzarrean, Berrizko Udalak aho batez, onartu zuen igogailuak jarri edo berriztu dituzten edo gura dituztenei diru-laguntza eskeintzea.

Udalbatzarrean jakitera eman zutenez, diru-laguntza hauek pertsona fisiko zein juridikoei emango zaizkie, eta  ondorengo baldintza hauek bete beharko dituzte: indarrean dagoen hirigintza planteamenduarekin bat etortzea, eraikinak hamar urte baino gehiago izatea eta jausteko zorian ez egotea.

Bestalde, Berrizko Udalak jakinarazi du emango den diru-laguntza gehienez aurrekontuaren %10ekoa (BEZik gabe) izango dela. Eta eskaera egin gura duenak, 2017ko otsailaren 28ra arte egin ahal izango duela udaletxean.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!