Argazki lehiaketaren XVIII. edizioa martxan da

Anboto 2016ko aza. 8a, 12:16

Lanak aurkezteko epea zabalik dago azaroak 25era arte. Argazkiek Berrizekin zerikusia izan beharko dute.

Argazki lehiaketaren edizio berria martxan jarri du Berrizko udalak. Pertsona guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Partaideek beraien lanak, kultur etxean, zuri beltzean zein kolorez, aurkeztu beharko dituzte.

Irabazleak abenduaren 1ean ezagutzera emango ditu epaimahaiak eta sari banaketa hurrengo egunean izango da. 250 euroko saria emango diote argazki onena ateratzen duen partaideari. 

Parte hartzen duten lanak kultur etxean izango dira ikusgai, 2016ko abenduren 2tik 23ra bitartean.

Bestalde, Berrizko kultur etxean Oier Anduezaren Margoak , leihoak, ihesa erakusketak azaroaren 13ra arte jarraituko du. Astelehenetik ostiralera, 18:30etatik, 20:30etara ikus daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!