Euriak neguan eragindako kalteak konponduko dituzte

Maialen Zuazubiskar 2016ko aza. 3a, 10:55

Otsailean eta martxoan Durangaldean egon ziren euriteek hainbat lur-jausi eragin zituzten Berrizko lurretan.

Kalte horiek konpontzeko asmoz, hainbat lan egingo dituztela jakitera eman du Berrizko Udalak. Esaterako, Andikoagoiti landa-gunearen sarbidean, Errotazar baserrira doan errepidean eta Oka errekaren ondotik doan bidean egingo dituzte lanak. Gune horietan, errepideak konpondu eta lurra egonkortuko dutela adierazi dute.

Lan horiez gain, Asua-Berroita bidea konpontzeko ere aprobetxatuko dutela jakinarazi dute.

Lau hilabeteko iraupena
302.350 euroko kostua duten lan hauek lau hilabetean burutzea aurreikusi dute, eta kostuaren %90 Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzagaz egingo dutela jakinarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!