Abesbatza herrikoia Berrizen

Anboto 2016ko aza. 3a, 09:48

Hainbat berriztarrek herrian abesbatza sortzeko nahia zabaldu dute. Horregatik abestea gustatzen zaienei deia luzatu diete sortzea gura duten abesbatza honetan parte hartu dezaten.

Abestea helburu izango duen talde hau hamabostero batuko da, ordu betez, Berrizko Kultur Etxean. Lehenengoz, datorren martitzenean, azaroaren 8an elkartuko dira 20:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!