Halloween izenez ezagutzen den festa hori, XX. mende hasierarako Euskal Herriko hainbat herritan egiten zuten, esaterako Berrizen. Izara zuri bat jantzi, eta kalabazekin atonduta zeuden kaleetatik barrena ibiltzen ziren, Animen Gaua ospatuz.
Urteak dira ohitura hori galdu zela, herriko beste hainbat tradiziogaz batera. Beraz, egoera horri buelta eman eta herritarrei lehengo ohituren berri emateko asmoz elkarlanean hasi dira udala, herriko ikastetxeak eta aisialdi taldea.