Ekainean lapurtu zituzten bi ibilgailuak Ribaforadan eta salaketa jarri zuten Buñueleko Guardia Zibilaren kuartelean. Zabaldutako ikerketaren ondorioz lapurtutako ibilgailuak aurkitu zituzten. Ondoren bi ibilgailuak Nafarroatik Zaragozara eta Berrizera eraman zituzten pertsonen erantzukizun penalak ikertu dituzte.
Guardia Zibilaren operazio horren barruan, hiru lagun atxilotu dituzte eta besta lauren erantzukizuna ikertzen ari dira. Ondarearen kontrako delitua eta erakunde kriminal bateko kide izatea leporatzen zaizkie, Diario de Notiicias de Navarrak argitaratu duenez. Ibilgailu berezien erosle potentzialak aurkitzen zituzten talde horretako kideek, eta behin erosketa lotuta, garraioaren logistika koordinatzen zuten: ahalik eta denbora laburrenean ibilgailu horiek eskuratzen zituzten, erosleei eramateko eta ibilgailuok legez kanpoko merkatuan sartzeko. Legezko irudia emateko beharrezko agiriak sortu edo faltsifikatzeko nahiko baliabide zituzten.