Orduz geroztik, horiek eta, oro har, frankismoa sufritu zuten lagunak omendu eta gogoratzeko eguna izaten dute irailaren 11n Berrizen.
Beraz, domeka honetan, Berrizko Udalak eta Berriz 1936 Gogoratzen Kultur Elkarteak antolatuta, gomuta eguna izango dute.
11:00etan, udaletxeko parkean jarrita dagoen Oroimenaren Bidean oroigarrian emango diote hasiera ekitaldiari.
Ondoren, urtero lez, dantzariak, musika eta lore-eskaintza egingo dituzte, eta nobedade lez, aurten lore-eskaintzaren momentuan, herritar batek eskuz joko ditu kanpaiak.
Bestalde, egia, justizia eta erreparazioa lortze bidean, Berrizko Udalak, alderdi politiko guztien adostasunagaz, aurrerapauso bat egingo du. Argentinako kereilan sartzeko akordioaren aurkezpena egin, eta deklarazio instituzionala irakurriko dute.
Ekitaldi instituzional hau udaletxearen aurrean egingo dute. Ekitaldia bukatu ostean, Doinuzahar abesbatzak, urtero lez, kantaldia eskainiko du, eta bertaratzen direnei herritarrei aperitibo bat emango zaiela jakinarazi dute