Berrizko jaiak 2016

Berriztarrak San Pedro eta Santa Isabel jaietan murgilduta dabiltza

Anboto 2016ko uzt. 1a, 13:10

Martitzenetik —Xabier Amurizak pregoia irakurri eta txupina bota zuenetik— domekara arte, jai giroan murgilduta ibiliko dira berriztarrak San Pedro eta Santa Isabeletan.

Astebururako ekitaldi ugari antolatu dituzte herrian, eta hainbat kultur eta kirol ekitaldiz gozatzeko aukera paregabea izango dute herritarrek.

Musika askotarikoa entzungo da aurtengo San Pedro eta Santa Isabel jaietan, eta zenbait erromeriez eta kontzertu eta DJ saioez gozatzeko aukera dago aurtengo jaietan.  

Bestalde, kirol ekitaldiak ere ez dira faltako aurtengo jaietan. Gaur arratsaldean neska eta mutilen frontenis txapelketa jokatuko dute eta, domekan, berriz, saskibaloi txapelketa dute.

Egun handia
Azken urteetan bezala, zapatua izango da egun handia berriztarrentzat, eta koadrilen eguna ospatuko dute. Lagunartean paella lehiaketan, eta mus, tute eta briska txapelketan arituko dira berriztarrak. Herriko gazteek, mozorrotuta, txosnagunean bazkalduko dute, eta ondoren, denek batera, koadrilen jaitsieran parte hartuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!