Eskolako irisgarritasuna hobetuko dute udan zehar

Anboto 2016ko eka. 22a, 11:00

Learreta-Markina eskola publikoko irisgarritasuna hobetzeko asmoz, Berrizko Udalak lanen bigarren fasea martxan jarri du.

Ekain amaieran hasiko diren lan hauetan hainbat gauza egin gura dituzte. Esaterako, aldapa berri bat jarriko dute, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen solairuak Haurreskola eta Kiroldegiko sarbidearekin lotzeko. Gainera, gune horretan dauden eskailerak berriztatuko dituzte, erabiltzaileei erosotasun handiagoa emateko asmoz.

Bestalde, kiroldegiaren sarbidea hobetuko dute, bertan bizikletak aparkatzeko gune bat jarriz. Horrez gain, eguraldi txarra egiten duenean, gurasoak egoteko gune estali bat ere sortuko dute.

Ekain amaieran hasiko dituzte lan hauek, eta irailerako amaituko dituzte, ikasturte berria hasten denerako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!