VI. Korpion memoriala, Legañoko jaietan

Anboto 2016ko eka. 10a, 18:31

2014an Legañoko jaiak berreskuratu ondoren, gaur, 20:00etan, 2016ko Legañoko Jaiei hasiera emango zaie. 

Aurtengoan ere, Jose Ramon Korpionen oroimenez, bakailao lehiaketa antolatu dute, eta gura duenak, aurrez izena emanda, aukera izango du bertan parte hartzeko. 

Horrez gain, munduko janari dastaketa, Kukai dantza konpainiaren eta herriko dantza taldeen ikuskizunak, Bad Limit eta Zain taldeen kontzertuak, Ezten Giro taldearen erromeria... ere egingo dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!