Belaunaldien arteko mendi ibilbideak Berrizen

Anboto 2016ko mai. 5a, 11:15

Zahartze aktiboa eta belaunaldi arteko elkartasuna bultzatzeko asmoz, mendi ibilbideak antolatu dituzte Berrizen.

Pausoz pauso Berrizko auzoak ezagutzea leloa duten ibilbide hauek domeka honetan  hasiko dira, Andikoako jaiekin batera, eta azaroaren 13an amaituko dira ekitaldi berezi bategaz. Antolatzaileek azaldu dutenez, Berrizko auzoetako jaiak kirola eginez ezagutzea ere badute helburu ibilbideok.

2016rako zortzi mendi ibilbide antolatu ditu Berrizko Udalak, eta ekainaren 5ekoa (Urbiara irteera egun osorako) izan ezik, beste guztiak Berrizko auzoetatik barrena egingo dira.

Ibilbideek adin guztietako jendea batzea dute helburu, gazteenetatik hasi eta nagusienetaraino. Bertan parte hartu gura dutenek, izena egunean bertan emateaz gain, aurretik ere egin dezakete, jubilatuen etxean, kiroldegian, udaletxean edo gizarte@berriz.org helbidera idatzita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!