Txori kantarien lehiaketa egingo dute Berrizen

Anboto 2016ko api. 28a, 12:16

Berrizko Udalaren laguntzarekin Barakaldoko Txinbo Elkarte Ornitologikoak txori kantarien lehiaketa antolatu du, iganderako.

Berrizen egingo den txapelketa honetan, txoka eta kardantxilo  arrazako txoriek parte hartuko dute. Horrez gain, bertara  biltzen den zale orori beren txoriarekin parte hartzeko aukera ematen dietela adierazi dute antolatzaileek.

Maiatzaren 1ean egingo da lehiaketa hau, igandean, eta 9:30ean izango du hitzordua, Berrizko udaletxeko lorategian. Antolatzaileek adierazi dutenez, euria eginez gero, Olakuetako probalekuan egingo litzateke lehiaketa, udaletxeko lorategian egin beharrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!