Igoerarik ez! lelopean 19:30etan Berrizko tren geltokian batuko dira, Durangora joan, bertako tren geltokian elkarretaratzea egin eta Berrizera itzuliko dira. Guzti hori, bidaia txartelik erabili gabe egingo dute protesta bezala.
Horrez gain, EH Bilduko kideek garraio publikoko arduraduenei tarifa zuzen bat jartzea eta zonaldeak mantendu behar izanez gero Durangaldeko beste herriekin batera Berriz ere zonalde bakar batean jartzea eskatuko dietela adierazi dute. Horretarako, herritarren eta Berrizko beste talde politikoen laguntza eskatu dute.