Haurren beharrak ikusita, eta familia “gutxiagok” izena ematen dutela jakinda, ekimen hauei indarra ematea “beharrezkoa” dela diote.
Gainera, jakitera eman dute, bi hilabetetarako etorriko diren haurren bidaiaren kostua udalak ordaintzen duela, eta mediku azterketak Osakidetzak egiten dizkietela.
Udalak berriztarrei dei egin die haurrei laguntzeko. Beraz, interesatuta daudenek apirilaren 25a baino lehen eman beharko dute izena: 946 824 525 deituta edo gizarte2@berriz.org helbidera mezua bidalita.