Uztailerako udaleku irekiak antolatu dituzte Berrizen. Adinaren arabera hiru taldetan banatuko dituzte udalekuetan izena ematen duten gazteak. Haur hezkuntzako umeek eta lehen hezkuntzakoek uztailaren 6tik 28ra izango dituzte udalekuak, derrigorrezko bigarren hezkuntzakoek berriz, uztailaren 11tik 22ra.
Gaurtik apirilaren 22ra udalekuetan izena eman daiteke eta, nahiz eta, lehentasuna herritarrek izan herrian erroldatu gabeak ere eman ahalko dute izena. Izena ematea nahi dutenek, udaletxean, liburutegian eta kiroldegian egin dezakete.