Berrizko jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan

Anboto 2016ko mar. 29a, 09:28

2016ko San Pedro eta Santa Isabel jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri dute. Udalak kaleratutako oinarrietan azaldu dutenez adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete eta gura beste lan aurkeztu daitezke.

Lanak euskarri digitalean eta euskarri zurrunean aurkeztu beharko dira; neurriei dagokienez 60x40 zm izan beharko ditu kartelak. Hauek apirilaren 29a baino lehen udal liburutegian aurkeztu beharko dira.

Udalak sari nagusi bi emango ditu, 400 eurokoa lan irabazlearentzat eta 150 eurokoa herriko parte-hartzaile onenarentzat. Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 18an jakinaraziko da eta ezingo da apelaziorik egin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!