Parke Biosasungarrien erabilera bultzatu du udalak

Anboto 2016ko mar. 16a, 09:45

Berrizko Udalak 60 urtetik gorakoentzat, Matzagaberran dagoen Parke Biosasungarriak erabiltzeko programa martxan jarri du.
 

Udalaren helburua, profesional baten laguntzaz eta biosasungarriak diren parke hauek erabiliz, herriko jende heldua jarduera fisikoa egitera animatzea izango da. Ikastaro hau, apirilaren 12tik maiatzaren 24ra egingo da, martitzen goizetan, eta parte hartzea nahi duenak apirilaren 5a baino lehen izena eman beharko du. Egun horretan bertan aurkeztuko dute egitasmoa,  Kultur Etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!