Herri ortuen eskaerak egiteko epea zabalik

Anboto 2016ko mar. 9a, 13:15

Berrizko Udalak baserri eta herriaren arteko lotura hori indartzeko asmoz, aurten ere, herri ortuak jarriko ditu.

Herri ortuen eskaerak aurkezteko epea zabalik dago eta herritarrek apirilaren 1era arte edukiko dute aukera beraien eskaera egiteko. Udalaren webgunean eta udal bulegoetan dauden eskaera orriak bete eta eskatzen diren gainontzeko dokumentazioa udaletxean aurkeztu beharko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!