Udalak prentsa ohar batean adierazi duenez, argi dute berdintasun erreala lortzeko guztiek egunerokoan lan egitea beharrezkoa dela.
Hori horrela, Berrizko udalak honako konpromiso hauek hartu ditu: 2017tik 2019ko aurrekontu partida orokorretan berdintasun aurrekontua igotzea, kale izendegia begiratu eta emakume izenak ezartzea, idazki guztietan hizkuntza ez sexista eta inklusiboa erabiltzea, diru-laguntzetan genero klausulak ezartzea, herriko puntu beltzen mapa osatzea herriko emakume eta talde feministekin elkarlanean, herriko jaietan parte-hartze parekidea lantzea eta emakume eta talde feministek deitutako mobilizazioetan parte hartzea.