"Zein polita dan zu Euskaraz entzutea" bideo lehiaketa Berrizen

Anboto 2016ko mar. 1a, 11:42

Euskara bultzatzeko bideo lehiaketa antolatu dute Berrizen. Lehiaketako  gaia euskara izango da, eta beraien egunerokotasunean, erosketak egiterakoan, jolasterakoan,  parranda egiterakoan... herrian nola erabiltzen duten erakutsi beharko dute berriztarrek.

Apirilaren 8ra arte izango da aukera lanak aurkezteko, hauek bakarka edo taldeka egin daitezke eta bideoek gehienez bi minutuko iraupena izan beharko dute. Adin txikikoek ere, beraien lanak egiteko aukera izango dute, baina, Berrizko Udaleko Euskara Zerbitzuan guraso zein tutoreen baimena aurkeztea ezinbesteko izango dute.

Behin lan guztiak aurkeztuta, apirilaren 11ko astean, epaimahiak horietatik batzuk aukeratu eta udaleko web orrian eta sare sozialetan jarriko dituztete. Ordutik aurrera, herritarrek bozkatzeko aukera izango dute. Maiatzaren hasieran, irabazleak nortzuk diren jakinaraziko da eta sari bi banatuko dira, bata herritarrek aukeratutakoa eta epaimahaiak emandakoa bestea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!