Emakumeen Jabekuntza Eskolako taldeak kide berriei zabalik daude

Anboto 2016ko ots. 25a, 14:28

Berrizko Emakumeen Jabekuntza Eskolan talde bi sortu ziren ikasturte hasieran, eta egunotan aurkezpen batzarrak egiten dabiltza, taldeotan egiten dutena azaltzeko. Bihar, barikua, 10:00etan, emakume etorkinen programa aurkeztuko dute, eta eguaztenean, 16:30ean, Mindfulness tailerra. Izan ere, tailerrak irekiak dira, eta interesa duten emakumeek aukera daukate ikasturtean zehar izena emateko.


Bihar goizean egin dute Jabekuntza Eskolako talde baten aurkezpena. Emakume etorkinen topaketa programa abiatu zuten irailean, eta barikuro, 10:00etan, elkartzen dira euren intereseko gaiak lantzeko; egoera pertsonala eta lana topatzeko baliabideak landu dituzte, esaterako. Barikuro, Maroko, Senegal eta Maliko emakumeak elkartzen dira, eta, esan bezala, taldea partaide berriei irekita dago. Emakume etorkinek eurek jo zuten udaletxera horrelako espazio bat eskatzen; elkartu, eta formazioa jasotzeko gune bat gura zuten.

Eguaztenean, 16:30ean, izango da Jabekuntza Eskolako beste taldearen aurkezpen batzarra. Mindfulness teknikari buruzko tailerra da, eta emozioak, pentsamenduak, sentsazio fisikoak eta sentimenduak kudeatzen ikasten dabiltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!